Urtero egiten den bezala, Andramari jaiak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Aretxabaleta Udaleko Kultura Sailak. Honako hauek izango dira oinarriak.
Oinarriak:
- Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte.
- Teknika librea izango da.
- Kartelaren neurria DIN A3an eta formatu digitalean (gehienez 10 mega) aurkeztu behar dira.
- Kartelak derrigorrez testu hau izan behar du: ANDRAMAIXAK 2018. Abuztuaren 13a, 14a, 15a, 16a eta 17a. Aretxabaleta
- Irabazleak 300ko saria jasoko du.
- Egoki ikusten bada, erakusketa antolatuko du aurkeztutako kartel guztiekin.
- Lanak posta arruntez: helbide honetara: Aretxabaletako Udala,
Otalora kalea,1- 20550 Aretxabaleta
Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da
ezizenarekin. Horren barruan egilearen datuak: izen-abizenak,
adina, helbidea eta telefono zenbakia, aurkeztuko dira. - b) Posta elektronikoz: helbide honetara: kultura@aretxabaleta.eus
asuntoa: Andramaixak 2018
Bertan baita artxibo bat erantsi behar da posta arruntez eskatzen diren
datu berberekin. - Kartelak , uztailaren 7a baino lehen bidali beharko dira
Kultur etxera edo Udaletxera. - Epaimahaia, kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat
pertsonak osatuko dute. - Epaimahaiaren erabakia uztailaren 13an jakinaraziko da.
Azkeneko bi urteetako txapelduna, Lexuri Doyague arrasatearra izan da.