Tradizioa eta sormena bateratuz, trikitia eta perkusiozko musika-tresna ezberdinak uztartuz, emanaldi ederra eskaini zuten atzo Kepa Junkerak eta Sorginak taldeak. Herritarrek ez zuten hutsik egin, eta Aretxabaletako plaza lepo bete zen kontzertua bertatik bertara jarraitzeko.