Atzo arratsaldean egin zuten euren ikuskizuna Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Aretxabaletan. Puntaik Punta jaialdiaren barnean, gazte zein helduek ez zuten umorearekin ondo pasatzeko aukerarik galdu, eta dantza egitera ere animatu ziren hainbat eta hainbat aretxabaletar.