Euskaraldiaren nondik norakoen berri emango dute astelehenean

Mirari Altube Arrese 2018ko eka. 15a, 16:00

Prest zaude? Halaxe diote azken egunotan herrian han eta hemen agertutako orriek. Zertarako egon behar den prest jakiteko, astelehenean, 18:30ean, Arkupen egingo duten aurkezpenera gonbidatu dituzte herritarrak. Izan ere, Aretxabaletan ere Euskaraldiaren motorrak berotzen hasteko prest daude.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo da Euskaraldia, eta horren berri emango dute asteleheneko aurkezpenean: nondik norakoak eta ezaugarri nagusiak azaldu eta aurrera begirako ekitaldien datak iragarri, besteak beste. Herri bakoitzean, gainera, hamaika lagun hautatzen dihardute ekimenaren enbaxadore legez, eta horiek ere aurkeztuko dituzte; euskaraz jarduteko gertu egongo diren ahobizi-ak eta euskaraz entzun gura duten belarriprest-ak izango dira hamaika lagun horiek. Ekitaldian ezustekoren bat edo beste ere egongo dela aurreratu dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak