'Lagun' kantaren bideoklipa estreinatu du Wood Strings taldeak

Mikel Zumalde 2018ko eka. 15a, 10:15

Wood Strings talde aretxabaletarrak Lagun kantaren bideoklipa plazaratu zuen asteazkenean. Bi egun geroago 2.000 ikustaldi baino gehiago ditu Youtuben.

Lagun kantaren bideoklipa ikusgai dago Youtuben. Wood Strings taldeak argitaratu zuen eta ikus-entzunezkoa Beñat Abasolo aretxabaletarrak zuzendu eta ekoiztu zuen. Grabaketak Aretxabaletako kuartel zaharrean burutu ziren eta 40 lagun inguruk parte hartu zuten.

Taldearen kantuak bandcamp plataforman daude entzungai. Lagun kantaz gain, beste hiru abesti dituzte.

2016ean hasi

Wood Strings taldeak ibilbide txikia du, izan ere, orain dela bi urte sortu zen. Proiektuaren taldekideak Paul Casal, Mikel Usobiaga Uso, Asel Errasti, Oier Arregi eta Eñaut Zubizarreta dira. Oraindik bidea laburra izan arren, Euskal Herriko hainbat txokotan eskaini dituzte kontzertuak, besteak beste, Elorrion eta Mutrikun. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak