Prezioari dagokionez, 90 euro ordaindu beharko da hogei orduko ikastaro trinkoaren truke.
Eskarmentu handia
Katalin Antxiak (Aretxabaleta, 1988) patroigintza oso gustuko du. Gainera, poliki-poliki ogibidea izatea ere lortu du. Komunikatzeko edota erlazionatzeko gogoa beti izan du presente aretxabaletarrak eta bertatik dator diseinuarekiko pasioa. The Modu Bat markaren bitartez, barrutik komunikatzea izan du buruan beti. Denboraren poderioz, trebetasun eta abilezia handiagoak irabazi ditu eta dohain horiek transmititzeko helburuarekin partekatuko ditu hamar egun interesa dutenekin.