Alebin mailako bikotea Eskuz Binakako Udaberri Txapelketako final-erdietan da

Mirari Altube Arrese 2018ko ekainaren 13a

Errendimenduko Eskuz Binakako Udaberri Txapelketa azken fasean sartu da, eta Uxue Isasmendi eta Josu Hernando final-erdietarako sailkatu dira. Oñati eta Azkoiti hartu ditu mendean aurretik bikote aretxabaletarrak, eta egubakoitzean jokatuko du partidu erabakigarria, 19:30ean, Oñatin.

Alebin mailako bikote mistoaren helburuak bi zirela nabarmendu dute: "Final-erdietara sailkatzea eta neskek esku-pilotan duten papera aldarrikatzea, emaitza bikainak erakutsiz. Biak ala biak lortuta, zorionak ematea besterik ez da geratzen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak