Ehun lagunetik gora joan dira Kurtzebarrira Mikel Crespo gogoan

Mirari Altube Arrese 2018ko ekainaren 9a

Herritar asko batu da Mikel Crespo Zuazuaren oroimenez haren lagunek antolatutako egunera. Cresporen mendirako zaletasuna eta Kurtzebarriri zion maitasuna jakinik mendi irteera egin dute aparteko giroarekin.

Tontorreraino igo dira guztiak, gazte eta heldu, ehun lagunetik gora, eta argazkia atera dute han. Ondoren Elizabarrira jaitsi eta hamaiketakoa janez kontu kontari egon dira elkartutako kuadrillak.

Bazkaria izango dute gero; orduan, 200 bat lagun elkartuko dira. Eta arratsalde partea herriko taldeen kontzertuek girotuko diete; Arlutzeko kantxan izango dira horiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak