Mendi buelta eginda hasiko dute eguna; Mendiola auzoan elkartuko dira, (08:45) eta Kurtzebarrira igo. Tontorretik bueltan Elizabarrin geratuko dira hamaiketakoa egiteko. Bazkaria 14:30ean izango da; eguraldi ona bada, Arlutzeko kantxan, baina iragarpenen aurrean, Herriko Plazara joatea erabakiko dute, seguru asko.
Arratsalde partea kontzertuek girotuko dute (18:00- 23:00). Hainbat estilo jorratzen dituzten herriko sei edo zazpi taldek jardungo dute oholtza gainean; besteak beste, Wood Strings eta Txerrikumeak taldeek.