Ekitaldiz gainezka dator Kurtzebarri eskolakoen ikasturte bukaerako jaia

Mirari Altube Arrese 2018ko eka. 7a, 20:11

Bihar, ekainak 9, ospatuko dute Kurtzebarri eskolakoek ikasturtea bukatzear dela, eta, beste urte batez, uholde berdeak hartuko ditu herriko kaleak.

Gurasoentzako eta ikasleentzako jolasekin hasiko dituzte ekitaldiak (10:30), Herriko Plazan, eta orduan jasoko dituzte tartak lehiaketarako. Eguerdiarekin batera (12:00) kalejiran joango dira, Kurtzebarriko Batukada, erraldoiak eta buruhandiak lagun hartuta. Eguzkiari agurra ikuskizuna egingo dute (13:00), eta Iturrigorri pilotalekuan elkartuko dira gero bazkaltzeko (14:30).

Adarbakar urdina txotxongilo saioa izango dute bazkalostean neska-mutikoek (16:00), baita dantzaldia ere, AZ Gaubelak taldearekin (16:00-18:00). Horiez gain, umeek gaztelu puzgarriak izango dituzte eskolako patioan eta gainerakoek bolo txapelketa jokatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak