Goi mailako zikloak ematen dituzten ikastetxeak batzen dituen lehiaketa teknologikoa da Euskelec. Eta parte-hartzaile bakoitzak ibilgailu elektriko bat eraiki du han aurkezteko. Zapatuan, Gasteizko Mendizabalako aparkalekuan egingo den norgehiagokan (10:00-14:00) ibilgailuaren diseinua, prestazioak eta gainerako ezaugarriak izango dira jokoan. Lehiaketa hori mugikortasun jasangarria bultzatzeko jarri zen abian, eta EAEko hamaika ikastetxek hartuko dute parte.
Ibilgailua gertutik ezagutzeko aukera
Txasisaren diseinua eta fabrikazioa egin dute ALEn, eta egindakoaren berri emateko ibilgailu elektrikoa Herriko Plazara eroango dute egubakoitzean, ekainaren 8an, 18:00etan; prozesuaren gaineko azalpenak emango dizkiete gerturatzen direnei.