Bullying-a gurasoendako kezka iturri izan ohi dela dio: "Kezka bera da askotan, familiei erabaki desberdinak hartzea oztopatzen diena". Eta gurasoekin zelan egiten duen lan argitu du: "Gomendio gutxi ematen diet; egiten dudana zera da: aukerak zabaldu, begirada zabaldu eta beste ikuspuntu batetik, agian, datu gehiagorekin, bizipenak era desberdin batean bizitzeko aukera eman. Bakoitzak egin dezala bere errealitatearekin bat egiten duen ekimena". Eta uste du ezinezkoa dela errezeta bakarra erabiltzea kasu guztiak bideratzeko: "Zenbat eta aukera gehiago izan, bai erabakiak bai aukerak, aberatsagoak izango dira".
Familiak zeresan handia izan arren ikastetxea eta gizartea bera ere ezin direla ahaztu uste du: "Garrantzitsua da lehenbailehen egitea gizartean balioen lanketa sakona".