Hiru taldek jardun dute lanean ikasturtean zehar bertso eskolan. Gaztetxoenek 11 urte inguru dituzte, eta Haizea Arana bertsolariaren aginduetara jardun dute lanean. Arana hain zuzen, Lekaixokako gazteen taldean dago eta horiek, Iñaki Apalategi beasaindarra izan dute irakasle azken hilabeteetan.
Helduen multzoa da jendetsuena; bost-sei lagun elkartzen dira astero. "Azken hilabeteotan ez dugu izan irakaslerik baina berdin jarraitu dugu lanean", jakinarazi du Gari Barbero taldekideak, eta gaineratu du: "Giro benetan ona dugu eta oso gustura elkartzen gara".