Jai giroan jardun dute dantzan eta jai giroa sortu dute herrian. Goiz partean lau gunetan banatuta egin dituzte dantza saioak: Lausitta, Ilargi eta Herriko plazak eta Durana kalea. Eta arratsaldean alardea eskaini dute guztiek batera Herriko Plazan. Eguraldia lagun, aparteko eguna bizi izan dute, eta era berean, harrobia badagoela erakutsi.