Getariako Txakolina izendapena duten zortzi upategitako ordezkariak etorri ziren –Sagarmiña, Hiruzta, Mokoroa, Gañeta, Akarregi Txiki, Basalore, Agerre eta Txomin Etxaniz–, eta txakolin fresko-freskoa eskaini zieten herritarrei. Edatekoa bakarrik ez, jatekoa ere izan zuten horiek. Galartzako Alberditarrek etxeko okelarekin egindako hanburgesak ekarri zituzten, Etxe-Zuri baserrikoek gazta, eta Mendibitzukoek, gazta eta txorizoa, besteak beste.
Hirugarren urtez antolatutako ekimenak arrakasta handia izan zuen beste behin, eta agerian geratu zen txakolin zale asko daudela Aretxabaletan.