UDAk mailari eustea lortu du Ibarran 2-0 irabazita

Jagoba Domingo 2018ko maiatzaren 26a

UDAko jokalariak partidua irabazi ostean.

Ostadarren aurka mailari eustea zuten jokoan gaur aretxabaletarrek eta joaneko partidua irabazi arren (0-1) norgehiagoka irabazteko helburuarekin zelairatu dira. Partiduaren lehenengo minutuak tentsio handikoak izan dira etxekoentzako; hala ere, Pavonek 1-0ekoa egitea lortu du eta ordutik aurrera norgehiagoka kontrolpean izan dute aretxabaletarrek. Atsedenaldi ostean indartsu jokatu dute UDAkoek eta bigarren gola egin du Martinezek. Ostean ere gol aukerak izan dituzte aretxabaletarrek eta garaipenarekin mailari eustea lortu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak