2005etik 2009ra bitartean jaiotako neska-mutilentzat zuzenduta dago ekimena, eta, futbol entrenamenduez gain, hainbat ekintza eta gai jorratuko dituzte bertaratzen direnek. Horrez gain, Zubietako eta Anoetako instalazioak bisitatuko dituzte eta Realeko jokalariekin egoteko aukera izango dute, besteak beste.
Izena emateko azken eguna
Izena emateko azken eguna maiatzaren 31 da. Horretarako, udaretxabaleta.eus webguneko formularioa bete eta geroasortuz@gmail.com posta elektronikora bidali behar da. Txanda bakoitzean 60 haurrentzako lekua dago; izen emate ordena errespetatuko da kupoa betetzeko. Bestalde, ekainean bilera informatiboa egingo dute, izena eman dutenei campusaren nondik norakoak azaltzeko.