Zornotzako eskolako Odei Ruizek eskuratu du bigarren saria eta Bilboko Errekamariko Daniel Martinezek hirugarrena. Zazpi ikastetxetako ikasleek hartu zuten parte martxoan egindako lehiaketan, eta epaile lanetan Lincoln Electric enpresako kideek jardun dute.
Alvarezek erdi mailako soldadura eta galdaragintza ikasketak ditu eta, orain, Goi mailako Metal Eraikuntzak DUAL metodologiarekin egin ondoren, ingeniaritza ikasketak hastea da haren erronka.
Erdi mailako zikloa
Soldadura eta Galdaragintza erdi mailako zikloa eskaintzen duen Debagoieneko ikastetxe bakarra dela Aretxabaleta Lanbide Eskola adierazi dute bertatik: "Enpresen eskaera eta lanbideratze tasa altuaren eraginez sektoreak inguruan duen indarra kontutan izanik, soldadura gaitasunak lantzeko espazio bikaina bilakatu da Aretxabaletako eskola, % 100eko lanbideratze tasarekin".
