Txalo zaparrada artean abiatu dira lasterkariak Aretxabaletatik

Mirari Altube Arrese 2018ko maiatzaren 21a

31. Emakumeen Biraren hirugarren etapa jokatzen dabiltza Debagoienean. Aretxabaletatik 15:35ean abiatu dira txalo artean, eta Aramaio aldean egingo dituzte kilometro asko aldapan gora eta behera.

Durana kalean pilatu dira txirrindulariak, baita lasterketa gertutik jarraitu gura zuten ikusleak ere, ume, heldu zein nagusi. Txalo zaparrada eskaini diete emakumezkoen 24 talde indartsueneko ziklistei, tartean BizkaiaDurango-Euskadi Murias euskal taldeko kideei. Esandakoa baino bost minutu beranduago abiatu dira, gogotsu abiatu ere, eta aurrez aurre 122 kilometro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak