Adimen urritasunaren aldeko Aratz elkarteak antolatuta bazkaria egin dute, gaur, herriko plazan. "Mundu berezia da gurea eta askotarikoak gara. Eguna primeran joan da eta eguzkia ere lagun izan dugu. Errepikatzeko moduko eguna izan da, zalantzarik gabe", adierazi dute elkartetik.