Benjamin mailako txirrindularien lasterketa normaltasunez egin da Aretxabaletan –lasterketa horretan klasifikazioa ez da kontuan hartzen–.
Alebin mailan, berriz, txirrindulari batek erorikoa izan du, dena den, ez da larria izan eta aurrera jarraitu du lasterketak. Azpeitiako Iraurgi ikastetxeko Aritz Aranberri izan da mutiletan azkarrena, eta emakumezkoetan, berriz, Dorletako Ama taldeko Edurne Ormaetxeak behar izan du denbora txikiena lasterketa bukatzeko.
Txirrindulari bat, Aretxabaletako proba bertan behera gelditu aurretik, lasterketan.
Infantil mailako lasterketa, baina, bertan behera utzi behar izan dute, Aretxabaletako txirrindulari batek istripua izan duelako alebin mailako ziklistak erorikoa izan duen toki berean, eta anbulantzian eraman behar izan dute Gurutze Gorrikoek.