Dagoeneko hamahiru urteko ibilbidea duen Krisis hirukote aretxabaletarra –Gorka Borgas, Ander Ibañez Potras eta Ibai Mujika– Mikel Zangituren gitarra doinuekin indartuta dator oraingoan. Hiru urte isilik –baina lanean– egon ondoren, Desde otro planeta diskoa grabatu berri du Rock Izar Studiosen Ibon Larrañaga buru dela. 80 hamarkadako doinu indartsuekin datoz beste behin, kaleko rock hotsak oinarri hartuta, eta punk jarrerari muzin egin barik.
Hamaika kantu
Taldearen bigarren disko luzea da zaleek, astelehenenean, eskuartean izango dutena –lehenengoa, Ahora puedes gritar, 2015ean grabatu zuten Aretxabaletako Nekro Sound Estudioan–, eta hamaika kantu jaso dituzte hor, besteak beste, Raro, Mucha mierda eta Barrerá toda la mierda; azken horrekin bideoklipa ere egin dute.