Ate irekiak bihar ALEn goi eta erdi mailako zikloak ezagutzera emateko

Mirari Altube Arrese 2018ko mai. 15a, 08:43

Aretxabaleta Lanbide Heziketa Eskolako ateak zabalik izango dituzte bihar, maiatzak 16, 18:30ean. ALEn eskaintzen dituzte Osasuna, Gizarte eta Kultur Zerbitzuak, Fabrikazio mekanikoa eta Ibilgailuen mantenimenduarekin zerikusia duten goi eta erdi mailako zortzi ziklo, eta horien berri emango dute.

Bi dira goi mailako zikloak: Automozioa; eta Eraikuntza Metalikoak. Eta sei erdi mailakoak: Erizaintza; Menpekotasun dauden Pertsonen Arreta; Ibilgailuen elektromekanika; Karrozeria; Mekanizatua; eta Soldadura-Galdaragintza. Aretxabaleta Lanbide Eskola, gainera, Soldadura-Galderagintza zikloa eskaintzen duen bakarra dela Debagoienean iragarri dute eskolako kideek, "%100eko lanbideratze tasarekin".

Ikasketak eta lana uztartzen dituen DUAL metodologiaren eta erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboaren bidez (ETHAZI)  "erabat lanera" bideratutako heziketa eskaintzen dela adierazi dute ALEtik.

Ikastetxea eta eskaintza ezagutzeko ate irekiak eguaztenean izango dira (18:30); aurrematrikulazio garaia, ekainaren 4tik 15era bitartean; matrikulazioa, ostera, uztailaren 12tik 18ra.

Edozein zalantza argitzeko bideak hemen: 943 79 79 00 eta ia@iaretxabaleta.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak