Helduek bi izango dituzte: batetik, tangoa ikasteko saioa, kuartelean (10:00-13:00). Gasteiztik etorriko diren Teok eta Pilik egingo dituzte irakasle lanak. Eta bestetik, dantza afrogaraikideak izango dira protagonista Arkupen (10:00-13:00), Arantza Iglesiasen gidaritzapean.
Umeek, 2 eta 5 urte artekoek, Kontakids saioa izango dute, Zigor Lasagabasterrek gidatuta, kiroldegian (11:00-12:00). Eta helduagoek, 6 urtetik gorakoek, dantza urbanoak egingo dituzte Iruñeko Yummygyalsen eskutik.
Izena emateko epea zabalik dago. Hona bideak: tangoa eta Kontakids: 688 84 37 01; afrogaraikideak: 659 35 92 21; eta dantza urbanoak: 688 81 96 65. Baita jaikielkartea@gmail.com helbidean eta Facebook bidez ere.