Umeek ezin gusturago jardun zuten animalien inguruan jolasean. Helduak, ostera, sagardo kupelera gerturatu ziren, nahiz eta askoren esana izan: "Gaur sagardoa beharrean, gusturago salda beroa".
Goiz partean herriko mugarriak berrikusteko mendi buelta egin zuten Udal ordezkariak (Udal gobernuko zein oposizioko kideak) ere gerturatu ziren zelaira.
Behin goizeko ekitaldiak bukatuta (paella lehiaketa bertan behera geratu zen), arratsaldeko disko festa eta dantza saioak Iturrigorri pilotalekuan egin zituzten.