Batzuk lehiatzera, besteak lasterketaz gozatzera

Txomin Madina Milikua 2018ko mai. 13a, 15:31

Udazken giroan egin dute Aretxabaletan Joseba Larrinaga Mardo-ren omenezko krosa. 130 parte hartzaile inguru izan ditu lasterketaren 40. edizioak. Gizonezkoetan Endika Donnay arrasatearra izan da azkarrena,; emakumezkoetan, herri bereko Leire Balzategi; eta bikote mistoetan, Izaro Rubio eta Mitxel Cuadrado ordiziarrak.

Festa giroan egin dute beste urte batez, eta dagoeneko badira 40, Joseba Larrinaga Mardo-ren omenez haren izena daraman eta Urkuluri buelta ematen dion krosa. Goizari hasiera neska-mutikoek eman diote, eta behin hauen lasterketak amaitutakoan, 130 korrikalari inguruk hartu dute parte helduen krosean. Batzuek denbora ahalik eta onena egitera joan diren moduan, beste batzuentzat ibilbideaz eta lasterketaz gozatzea izan da helburua.

Gizonezkoetan eta emakumezkoetan, arrasatearrak nagusi

Udazken giroa egin du goiz partean Otala Zelain eta inguruetan, eta eskertu dute hori lasterkari askok. Esaterako, Endika Donnayk, 27 minutu eta 35 segundorekin helmugaratzen lehena izan denak. "Baziren bost urte ez nuela lasterketa honetan parte hartzen, baina hemen hainbeste entrenatzen dudanez, parte hartzea erabaki nuen. Zortea izan dut, eta azkenean ni izan naiz irabazle", adierazi du Arrasatekoak. Gizonezkoetan bigarrena Andoni Gomez bergararra izan da eta hirugarrena, Othman Bougader aretxabaletarra.

Emakumezkoetan ere arrasatear bat izan da irabazle: Leire Balzategi. 35 minutu eta 27 segundo behar izan ditu zirkuitua osatzeko. "Londresen biz izan naiz, eta oraintxe etorri naiz handik. Etxean egin dudan lehen lasterketa izan da, eta gozatzera etorri naiz. Pozik nago irabazi izanarekin", azaldu du Balzategik. Oihana Aragones aretxabaletarra izan da emakumezkoetan bigarrena,  eta Oñatiko Edurne Elkoroiribe hirugarrena.

Bikote mistoetan, azkarrenak Ordiziatik etorri dira: Izaro Rubio eta Mitxel Cuadrado. 31 minutu eta 58 segundotan amaitu dute proba. Maite Arraiza eta Unai Mendikute izan dira helmugaratzen bigarren bikotea, eta Ane Zabala eta Alberto Ozaeta hirugarrenak.

Sailkapenak

Gizonezkoak

1- Endika Donnay 00:27:35

2- Andoni Gomez 00:27:56

3- Othman Bougader 00:28:15

4- Fernando Nogales 00:28:27

5- Eric Martin 00:28:35

Emakumezkoak

1- Leire Balzategi 0:35:27

2- Oihana Aragones 00:36:50

3- Edurne Elkoroiribe 00:37:46

4- Jone Agirregabiria 00:38:20

5- Zorione Herrasti 00:38:55

Bikote mistoak

1- izaro Rubio eta Mitxel Cuadrado 00:31:56

2- Maite Arraiza eta Unai Mendikute 00:32:32

3- Ane Zabala eta Alberto Ozaeta 00:33:22

4- Janire Arribalzaga eta Danel Remirez 00:34:11

5- Miren Apraiz eta Gorka Gonzalez 00:35:57

 

 

Erlazionatuak

40. Joseba Larrinaga Krosa, argazkitan

Txomin Madina Milikua 2018 mai 13 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak