Hainbat urtetan egin gabe egon ostean, Aretxabaletako udaleko Ongizate Sailak antolatuta Erretiratuen Eguna ospatzen dabiltza gaur herrian. Egunari hasiera emateko talde argazkia atera dute, eta gero 165 pertsona elkartu dira bazkaltzeko Ibarra kiroldegiko kantxan. Udalak oparitxo bana banatu die gaurko egunean parte hartu duten herritarrei, eta bazkalostean eguneroko minak eta ajeak alde batera utzi eta dantzan eta egunaz gozatzen ibili dira erretratuak.