Erretiratuen Eguna ospatuko dute bihar, kiroldegian

Mirari Altube Arrese 2018ko mai. 11a, 16:19

Hainbat urtean antolatu ez den Erretiratuen Eguna berreskuratu du Udaleko Ongizate Sailak, eta bihar, maiatzak 12, egingo dute. 154ren bat erretiratu elkartuko dira kiroldegian bazkaltzeko.

Bazkarirako txartelak aurrez jarri zituzten salgai, eta, horri esker, jakinekoa da 154 erretiratu elkartuko direla; aspaldiko partez egingo den lehenengoa izanik hainbat erretiratuk ez duela izan horren berri uste dute antolatzaileek, eta horregatik uste baino "kopuru baxuagoa". Ibarra kiroldegiko kantxan elkartuko dira bazkaltzeko, 14:00ak bueltan; sartu aurretik, baina, talde argazkia aterako dute guztiek batera, "erretiratuek hala eskatuta". Ohiturari eutsita, bazkalostean dantzaldia izango da, eta dantzan egiteko gogotsu ez daudenek kontu-kontari jarduteko denbora izango dute mahaiaren bueltan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak