Kofradiako kideak bazkideen zerbitzura izango dira hilabetean behin, bulegoan

Mirari Altube Arrese 2018ko mai. 2a, 17:35

San Martin-San Jose kofradiak Iralabarri plazan du lokala, eta hemendik aurrera, hilabetean egun batez bertan izango dira argibideak emateko bazkideei.

"Herritar askok ez dakite bulegoa dugula, eta horren berri eman gura diegu, nora jo jakin dezaten", diote zuzendaritza batzordeko kideek.

Era berean, ia 4.000 bazkide dituen kofradiako kideen zalantzak argitzeko eta argibideak emateko egutegia zehaztea adostu dute: "Joan zen astean kofradiako zuzendaritza batzordekideak elkartu ginen eta erabaki genuen komenigarria zela kofradiako bazkideei arreta egunak eskaintzea, bestela batzar egunean bakarrik elkartzen garelako". Hori horrela, hilabetean ordu pare batez ateak zabalik izango dituzte; hona hemen zehaztu dituzten egunak: maiatzak 14, ekainak 4, uztailak 2, irailak 3, urriak 1, azaroak 5 eta abenduak 3. Eta ordutegia izango da 18:00etatik 20:00etara.

Kontsultak posta elektroniko bidez ere egin daitezke: aretxabaletakofradia@gmail.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak