Copreciren hazkundea ezagutzen izan dira Markel Olano eta Ainhoa Aizpuru diputatuak

Mirari Altube Arrese 2018ko api. 25a, 16:22

Hazkunde fasean dagoen Copreci lantegian izan da gaur goizean Markel Olano diputatu nagusia Ainhoa Aizpuruk, Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Lurralde Orekako foru diputatuak, lagun eginda. Hiru urtetan 50 milioi euroko inbertsioa egitea aurreikusten du kooperatibak bere jarduera hedatzeko.

Lan bilera batekin hasi dute bisita, eta Aldundiko ordezkariekin elkartu dira honako hauek: Copreci Taldeko zuzendari nagusi den Imanol Oleaga eta Lorea Barrutia presidentea, Mondragon Taldeko presidenteorde den Javier Oleaga eta Unai Elkoro Aretxabaletako alkatea. Bi aldeek "elkarlanerako borondatea" berretsi dute ordutan, eta ondoren, kooperatibako arduradunek lantegiaren azpiegiturak erakutsi dizkiete.

Diputatu nagusiak adierazi die "etorkizuneko sektore estrategikoen aldeko apustua" egin duela Foru Aldundiak, Etorkizuna Eraikiz programaren bitartez, zibersegurtasuna, elektromugikortasuna eta gastronomia digitala bezalako arloetan. Azken horri dagokionez, Copreci eta antzeko enpresak egiten dabiltzan "ahalegin berritzailea" txalotu du Olanok. 

50 milioi euroko inbertsioa

Etxetresna elektrikoentzako osagaiak egiten dituen Copreci, jarduera hedatzeko egiten dabilen apustua ezagutu du Olanok. Kooperatibako arduradunak azaldu duenez, datozen hiru urteetan intentsitate mailari eustea espero dute, besteak beste, "marka zuriko osagarrien merkatuaren indartsu daudelako, bezero berriak hartu dituztelako eta negozioa aukera berriak ireki direlako". 

Hazkunde horri eusteko, 50 milioi euroko inbertsioa egingo du bere egitura egokitzeko. Kantitate honetatik, %70 Aretxabaletako fabrikara bideratuko da. Oleaga zuzendariak adierazi duenez, 4.0 industria eta automatizazioaren aldeko apustua ari da egiten lantegia eta, horri esker "eusten dio lehiakortasunari azpiegitura gipuzkoarrak, baita eskulan merkeagoak duten herrialdeetako fabriken aurrean ere".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak