Erretiratuen bazkarirako txartelak erosteko, hiru egun

Imanol Beloki 2018ko api. 23a, 16:01

Erretiratuen Eguna egingo dute maiatzaren 12an. Hainbat urtez antolatu barik egon da, eta herriko erretiratu guztiei zuzendutako jaia berriz antolatzea erabaki du Udalak. Bazkarirako txartelak apirilaren 23an, 24an eta 25ean eskura daitezke.

Egitarauaren barruan, bazkaria Ibarra kiroldegian eta ostean dantzaldia izango dute bertaratzen direnek. Erretiratuen eguneko bazkaria 14:00etan izango da, baina, aldez aurretik, 13:30 aldera, bertaratzen diren erretiratu guztiek argazki erraldoia aterako dute kiroldegi aurreko eskaileretan.

Bestalde, bazkarirako txartelak datorren asteko hiru egunetan erosteko aukera izango da, Arkupe kultura etxean. Apirilaren 23an eta apirilaren 24ean, 10:00etatik 13:00etara bitartean eta apirilaren 25ean, eguaztena, 10:00etatik 13:00etara bitartean eta 16:00etatik 18:00etara bitartean. Horien prezioa hamar euro da, eta pertsona bakoitzak, gehienez, lau txartel erosi ahal izango ditu.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak