Ez da azoka jendetsua izan, baina gerturatu diren herritarrek idazleekin egoteko aukera izan dute eta bada autografoarekin etxera itzuli denik ere.
Ez da erraza liburu bat idaztea eta zer esanik ez hori argitaratzea. Horregatik egin nahi izan dituzte mahai ingurua eta azoka Aretxabaletan herrian bizi diren idazleekin. Nork bere estiloan gustuko dute egiten dutena eta gehienek proiektu berriak dituzte martxan.
Gaur, liburuekin batera arrosak banatu dituzte Aretxabaletan; izan ere, astelehenean da Liburuaren Nazioarteko Eguna.