Iazko uztailean sinatu zuten hitzarmena UDAk eta San Juan de Dios ospitaleak, eta irailaz geroztik buru-belarri dabiltza U@DA (United @against drugs in adolescence) proiektuarekin lanean elkarteko ia 500 kirolarirekin. Horren berri ematera joan dira hain zuzen gaur, Madrilera, elkarteko presidente Agurtzane Elkoro eta zuzendaritza batzordeko hainbat kide, entrenatzaile eta jokalari bana, San Juan de Dios ospitaleko langileak eta hainbat paziente. Osasun Zientzien fakultatean izan dira, hirugarren eta laugarren mailako ikasleekin, eta pozik itzuli dira handik.