Irakur Maratoiarekin agurtuko dute Literatura Astea Kurtzebarri eskolan

Mirari Altube Arrese 2018ko apirilaren 19a

Goizeko lehenengo orduan eman diote hasiera 27. Irakur Maratoiari Kurtzebarri eskolan. Literatura Astearen barruan ikasleek egindako lanak jarri dituzte ikusgai aretoan, eta irakurtzeko gune goxoa egokitu dute bertan. Ikasleak, irakasleak, gurasoak zein gainerako herritarrak gonbidatu dituzte bertara.

Liburuaren Nazioarteko Egunaren bueltan antolatu dute Literatura Astea beste behin. Ura hartu dute gaitzat aurten, eta ikasleek egin dituzte poesiak, bertsoak, ipuinak, atsotitzen bildumak eta ipuin kateatuak ere sortu dituzte. Astelehenean, gainera, Juan Kruz Igerabide idazlearen bisita jaso zuten eta kontu kontari jardun zuten harekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak