Euskarazko materialaren truke azoka zapatuan, Loramendiren eskutik

Mirari Altube Arrese 2018ko apirilaren 17a

Euskarazko materialen berrerabilpena bultzatzeko ekimena abiarazi du Loramendi elkarteak. Etxean erabiltzen ez diren eta egoera onean dauden euskarazko liburuak, diskoak, komikiak, mahai jolasak… jasotzen dabiltza atzotik eta trukean beste zerbait jasotzeko aukera izango da. Azoka zapatuan egingo dute, 12:00etan hasita, udaletxe zaharrean.

Material bilketa aste osoan zehar egingo da Loramendiko bulegoan, eta materiala bertara eramateko ordutegia honako hau izango da:

  • Astelehena, 16, 15:30etik 20:00etara
  • Martitzena, 17, 17:00etatik 18:00etara
  • Eguaztena, 18, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
  • Egubakoitza, 20, 11:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 17:00etara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak