Udaleku irekietarako izen-emate epea zabalik izango da apirilaren 16tik 30era

Mirari Altube Arrese 2018ko api. 11a, 08:45

Udaleku irekiak gertatzen dabil Loramendi elkarteko aisialdi taldea, eta astelehenean, apirilaren 16an, zabalduko dute izen-emate epea. Eskaera orriak ikastetxeetan banatuko dizkiete neska-mutikoei eta horiek beteta (ordainagiriarekin batera) aurkezteko epea izango dute apirilaren 30a bitartean; Arkupera eta Algara ludotekara eraman ahal izango dira.

Aurkeztu beharreko agiriak dira: eskaera orria beteta; Laboral Kutxan edo Kutxan ordaindu den agiria (75 euro ume bakoitzeko; hirugarren seme-alabak debalde); eta argazkiak ateratzeko baimena (edo ezetza). Antolatzaileek adierazi dute plazak mugatuak direla eta izen-emate epea errespetatzeko.

2014 eta 2006 artean jaiotakoak

Uztailaren 2tik 20ra izango dituzte udaleku irekiak Haur Hezkuntzako lehenengo mailatik Lehen Hezkuntzako seigarren mailara arteko neska-mutikoek, hau da, 2014 eta 2006 artean jaiotakoek. Hiru aste horietarako ekintza sorta handia gertatuko diete, eta besteak beste, izango dituzte irteerak mendira eta igerilekuetara, eskulan tailerrak eta ospakizun berezien egunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak