Batzuk agurtzeko eta beste batzuei harrera egiteko elkartu dira Basotxoko zuzendaritzako kideak

Mirari Altube Arrese 2018ko api. 10a, 15:02
Basotxoko zuzendaritzako kideak Unai Elkoro alkatearekin eta Karmele Uribarri zinegotziarekin.

Batzuen ongietorria eta besteen agurra irudikatu duen bazkarirako elkartu dira Basotxo erretiratuen elkarteko zuzendaritzako kideak, gaur, apirilak 10. Unai Elkoro alkatea eta Karmele Uribarri zinegotzia ere gonbidatu dituzte eta lagunarteko giroa sortu dute Atseden tabernan.

Zuzendaritza batzordetik irten direnak izan dira Tere Artano idazkaria eta Jabier Zaloña. Eta horien ordez sartu da Tere Delgado. Hortaz, hona hemen batzordea osatzen dutenak: Jose Rodriguez (presidentea), Kontxi Romano (presidente-ordea), Ramiro Gomez (diruzaina), Tere Delgado (idazkaria), Isabel Olivenza (kultura arduraduna), Pedro Etxebarria, Nieves Gonzalo eta Jose Gato. Bazkarira etortzerik ez dute izan Zaloñak eta Etxebarriak.

Segurtasunaren gaineko hitzaldia

Hilaren 12an, eguenean, etxeko segurtasuna gai hartuta hitzaldia eskainiko die erretiratuei herriko udaltzainburuak eta ertzain batek. Basotxon bertan izango da, 17:00etan.

Apirilaren 19an, ostera, Karrantza aldera joango dira (Pozalagua kobak eta Karpin) egun pasa. Interesatuek apirilaren 3tik 17ra eman ahal izango dute izena Basotxon bertan (11:00-12:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak