Garazi Estebezek domina bi ekarri ditu Espainiako txapelketatik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko api. 6a, 10:12
Garazi Estebez podiumaren gorenean, taldekideekin batera.

"Ondo ematen zaizkidan probetan lasterketa ona egitea eta ondo pasatzea". Helburu horrekin joan zen Garazi Estebez kadete mailako ziklista aretxabaletarra Tafallako Miguel Indurain belodromora; bost probetan hartu zuen parte eta domina bi ekarri zituen: urrezkoa taldekakoan eta brontzezkoa bakarka.

Martxoaren 29tik apirilaren 1era izan ziren probak Tafallako belodromoan. Euskadiko selekzioarekin lehiatu zuen Estebezek eta urrezko domina lortu zuen taldekako modalitatean eta brontzezkoa bakarka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak