Aberri Egun goizean Aretxabaletako udaletxeko hormak "Independentzia" eta "Espainola ez"
zioten pintaketez zikindu dira. Herriko beste hainbat eraikinetan ere antzeko pintaketak egin
dira.
Bakoitzak gure egiten ditugun aldarrikapenak egiteko hainbat aukera dauzkagu Aberri
Egunean, talde politiko desberdinek antolatzen dituzten ekitaldietan, eta urtean zehar, gaur
egun hain eskura dauzkagun aldizkari eta sare sozialak erabiliz. Aukera hauek nahikoa ez eta
zenbaitek herria pintaketez betetzea nahiago izan dute.
Aretxabaletar guztiak ordezkatzen gaituen udalak ere badauzka aldarrikapen horiek era
eraikitzailean planteatzeko bideak, bai bertan ordezkatuak gauden talde politiko desberdinen
bitartez eta bai zuzenean herritar orok daukan eskubideak baliatuz. Gauez, anonimatuan eta
ezkutuan paretak zikintzen ibili baino, ez al da hobe egunez eta aurrez aurre, izen eta abizenez,
bakoitzak zilegi deritzon aldarrikapenak egitea?
Honen harira esan beharra dago 2017an aurrekontuan 12.000 euro gastatu zituela
Aretxabaletako herriak pintaketak garbitzen. Aurten ere zoritxarrez bide bera hartu dugu.