Apirilerako ekitaldiak gertu dituzte Basotxoko erretiratuek

Mirari Altube Arrese 2018ko mar. 30a, 09:11

Martxo lasaiaren ostean kontu askoko apirila datorrela iragarri dute Basotxo erretiratuen elkarteko kideek. Apirilaren 2tik 8ra Portora joango dira eta hilaren 12an, etxeko segurtasunaren gaineko hitzaldia izango dute herriko udaltzainburuak eta ertzainek gidatuta.

"Martxoa lasaia izan da; hala ere, bi kontu nabarmendu gura ditugu: herriko osasun etxeko erizain diren Clemente Domingok eta Goizane Mendizabalek eskainitako hitzaldian jende asko elkartu zen eta Interneten gaineko oinarrizko ikastaroarekin oso pozik geratu ziren erabiltzaileak. Hortaz, eskerrik asko horietan izandako guztiei", adierazi dute Basotxoko zuzendaritza batzordeko kideek.

Apirilarekin batera Portugalera joango dira; izan ere, hilaren 2tik 8ra Porto aldean izango dira. "Jendea gogotsu dago bidaia horrekin", diote.

Handik bueltan, hilaren 12an, etxeko segurtasuna gai hartuta hitzaldia eskainiko die herriko udaltzainburuak eta ertzain batek. "Benetan gai interesgarria iruditzen zaigu eta bazkide asko gerturatzea gurako genuke", adierazi dute zuzendaritzako kideek.

Apirilaren 19an, ostera, Karrantza aldera joango dira (Pozalagua kobak eta Karpin) egun pasa. Interesatuek apirilaren 3tik 17ra eman ahal izango dute izena Basotxon bertan (11:00-12:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak