Begiraleak gura dituzte Loramendiko kideek udaleku irekietarako

Mirari Altube 2018ko mar. 31a, 09:00

Loramendi euskara elkartea uztaileko udaleku irekiak antolatzen dabil, eta begirale taldea osatzen dabiltza. Hala, begirale moduan jarduteko interesa duenak curriculumak eta ziurtagiriak Algara ludotekan edo Loramendi elkartean entregatu behar ditu, edo loramendi.aisia@gmail.com helbidera bidali apirilak 2 eta 13 bitartean.

Derrigorra da euskara jakitea eta bertako euskalkia erabiltzea eta 18 urtetik gora edukitzea. Horretaz gain, kontuan hartuko dira ondorengoak: begirale titulua izatea, ikasketa maila, udalekuetan esperientzia, lehen sorospen titulua... Aretxabaletako gazteek izango dute lehentasuna.

Hona hemen zelan banatuko dituzten puntuak.

  • Begirale titulua: 4 puntu
  • Ikasketak: 2 puntu
  • Udalekuetan esperientzia: 3 puntu urte bakoitzeko
  • Aisialdiko ikastaroak (Gutxienez 6 ordukoak): 1 puntu
  • Lehen sorospeneko titulua: 1 puntu
  • Herrian ematen diren haurrekin eta euskarekin lotutako ekintzetan boluntario lana: 0,5 puntu.
  • Haurren aisialdiko beste esperientziak (eskola-kirola, entrenatzaile …): 0,5 puntu bakoitzeko

Titulu eta esperientzia guztien ziurtagiriak konpultsatuta aurkeztu beharko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak