Herrietako plazetan elkartu dira, isilean, estelada-k eskuetan. Hain zuzen ere, elkarretaratzeak zituzten deituta Euskal Herriko hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek "Kataluniako herriak bizi duen salbuespeneko egoera eta Espainiako estatuaren demokrazia falta eta inboluzio demokratikoa salatzeko".
Azpiko argazkietan: Antzuolako, Aretxabaletako, Arrasateko eta Bergarako elkarretaratzeak.