Zorionak, bikote! Txapelketa borobila egin duzue, ala?
Oso gustura ibili gara eta saria jaso dugu, gainera.
Aurkari gogorrak izan dituzue?
Denetik egon da. Finalaren aurretik sei bat aurkari garaitu behar izan ditugu, eta partidu gogorrena final-aurrekoa izan zen, Tolosaren aurka jokatutakoa. Finala, ostera, uste baino samurrago irabazi genuen eibartarren aurka.
Aurtengo denboraldia zelan doa?
Nahiko ondo. Honen aurretik beste txapelketa bat ere jokatu dugu, eta ondo moldatu ginen final-laurdenetan galdu arren.
Aurrera begira zein txapelketa dituzue?
Lau t'erdikoa eta Debarroko Txapelketa. Apiril inguruan hasiko ditugu eta berriro ere bikote izango gara Debarrokoan. Lau t'erdikoa, ostera, buruz burukoa da eta igual aurkari…
Eta erronkarik jarri duzue?
Ahal dena egin eta aurrera. Emaitzaren bat lortuz gero ondo, eta bestela ere pozik.
Zelan ikusten duzue pilotarekiko zaletasuna herrian?
Gero eta jende gehiago dago, hortaz, ondo. Kadete mailan beste bikote bat dago, baina atzetik ume asko datoz; egia da adinean aurrera egin ahala utzi egiten dutela askok futbolera joateko… Baina badirudi gogotsu datozela orain; pentsa, batzuetan lekua ezin topatu ibiltzen gara pilotalekuan entrenatzen hasteko…