Herriko Plazan elkartu dira herritarrak Baionako Bernat Etxepare Lizeoari laguntzeko ekitaldiekin bat eginez. Jolasak izan dituzte neska-mutikoek, kantuan egin dute, dantzan ere bai. Tonbolaren inguruan jendetza elkartu da, opari benetan ederrak zituztelako banatzeko, eta herri krosean helduek zein umeek egin dute lasterka. Jai giroa elkartasunez zipriztindu du Arizmendi ikastolak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.