Euskaldun torneoan lider dago Garazi Estebez Eibarko lasterketa irabazita

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko martxoaren 22a

Garazi Estebez Eibarko podiumean (Argazkia: Josu Estebez)

Domeka goizean 1. Eibarko Hiria Saria Nagusia lasterketan garaipena eskuratu zuen Gipuzkoa Ogi Berri taldeko Garazi Estebez aretxabaletarrak, kadete mailan. Goizeko bederatzietan ekin zioten 33 kilometroko ibilbideari; eguraldia, euria, etsai izan zuten lasterketa guztian zehar, baina Estebezek gailentzea lortu zuen.

Club Ciclista Eibarres elkarteak lehenengoz antolatutako lasterketak interes handia piztu zuen domekan, eta publiko dezente batu zen helmugan. Kadete mailako lasterketa Eibarretik Bergararaino joan zen, bueltan Eibarren amaituz. Lasterketako sailkapeneko datu zehatzak oraindik ez ditu jakitera eman Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak.

Ramon Beitiak egindako kadete mailako lasterketaren laburpena:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak