Eraldaketaren bidean lehen pausoak zelan eman argibideak emango dituzte EHbilgunean

Mirari Altube Arrese 2018ko mar. 19a, 10:00

Eraldaketa norberaren etxean hasten da izenarekin hitzaldia antolatu du EH Bilduk martitzenerako, martxoak 20; EHbilgunean egingo dute (Herriko Plaza), 18:30ean. 

Hiru elkartetako ordezkariak izango dira argibideak ematen; hauetakoak: Izarkom (Euskal Herriko telekomunikazio operadore kooperatiba); Fiare (banketxe etiko eta kooperatiboa); eta Goiener (energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba).

Norberak, bere etxetik, asko egin dezakeela uste dute EH Bilduko kideek: "Gutako bakoitzak aldaketa txikiak egiten ez baditu gauzak ez dira sekula aldatuko", diote eta gaineratu dute: "Aldaketa horiek ekarriko dizkiguten onuren berri emango dute etorriko diren hizlariek, eta aldaketok egiteko bideak erakutsiko dizkigute".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak