'Hura zen Urkulu' erreportaje berezia gaur, Goiena telebistan

Goiena telebista 2018ko mar. 15a, 17:18

Urkulu urtegia eraiki aurretik Goroeta auzoan eta inguruetan zegoen bizimoduaren berri jaso dute Goienak eta Loramendi elkarteak elkarlanean Hura zen Urkulu dokumentalean. Atzo, Arkupen eman zuten, eta herritarrek harrera beroa egin zioten. Gaur, martxoak 15, emango dute Goiena telebistan (21:30 eta 23:30).

Arkupe kultura etxea goraino bete zen –eta asko ezin ikusita geratu ziren– Urkuluren gainean egindako erreportajea ikusteko. Goroeta eta Aozaratza auzo inguruetako asko elkartu ziren, baita beste hainbat herritar ere, eta ikusitakoarekin gustura atera ziren.

Goroeta auzoko hamar baserri eta Aozaratzako bost geratu ziren ur azpian Urkulu urtegia eraiki zenean, orain dela 40 urte inguru, baita inguru hartako soro eta zelai asko ere. Eta istorio mordoa utzi zituen isilpean. Hainbat lekuko gidari hartuta, urtegia eraiki aurreko bizimodua, jaiak, eskola kontuak eta beste hainbat pasadizo eta bizipen jaso dituzte Hura zen Urkulu dokumentalean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak