Oñatiko Espeleologia Taldeak egindako lana Bilbao Film Festival-ean erakutsi zuten 2015ean – Euskarazko pelikula onenaren saria jaso zuten– eta oinarrian, Aloña Mendiko iparraldean dagoen Urzulo izeneko kobazuloan egindako lana batzen du: "Gidoiaren indarra, iluntasunean grabatzeak daukan zailtasuna eta Euskadiko leku ezezagunak azaleratzeko espiritua" nabarmendu zuten orduan.
80ko hamarkadan egindako lana
Urzulo kobazuloa 80ko hamarkadan esploratu zuten, baina kobazuloan bertan zegoen urak traba handiak eragiten zituen sakonago esploratzen jarraitzerako orduan, eta lanak amaitutzat eman zituzten. Hala, martitzenean dokumentala erakutsi ostean espeleologia taldeko lagunek azalduko dute zelan ekin zioten ostera ere ia hiru hamarka geroago Urzulo sakonago esploratzeari.