Bolada txarra izan du azken jardunaldietan Aretxabaletak, baina gaur, Ibarran jokatu den partiduan, hiru puntuak lortu ditu etxeko taldeak.
Lehen zatia, hutsean amaitu da, eta bigarren zatian, etorri da partiduko gol bakarra. Zaitegik baloia ondo borrakatu ostean, Julen Erañak barrura sartu du, eta 1-0 jarri dira aurretik markagailuan. Hala, 90 minutuak heldu arte, borrokatzen aritu da Aretxabaleta, eta helburua lortuta, datorren astean, Oiartzun taldearen aurkako partidua prestatzen hasiko dira lehenbailehen.