Samina agertu du Udalak Xabier Rey Urmenetaren heriotzaren aurrean

Mirari Altube Arrese 2018ko mar. 8a, 09:00

Puerto de Santamariako kartzelan hildako preso nafarraren senideei elkartasuna adierazi dio Udalak adierazpen instituzional bidez. Eta herritarrei dei egin die "giza eskubideen defentsan aktibo izaten jarraitzeko konponbidearen eta bakearen bidean urratsak emateko".

Hona hemen adierazpena osorik:

"Xabier Rey Urmenetak 10 urte zeramatzan espetxean, Puerto de Santa Maria (Cadiz), bere senide eta lagunengandik 1.000km-tara. Atzo, hilik agertu zen.

Aretxabaletako udalak bere elkartasun sentituena eta babes osoa helarazi nahi dio Xabier Rey Urmenetaren senide eta gertukoei, eta gertaera honen aurrean sentitzen duen samina adierazi. Honekin batera, dei egin nahi diogu herritar orori, ideologiak ideologia, giza eskubideen defentsan aktibo izaten jarraitzeko, halako gertaera lazgarriak berriro errepika ez daitezen eta konponbidearen zein bakearen bidean urratsak eman ditzagun.

Gogoan izan behar dugu salbuespen legediak indarrean jarraitzen duen bitartean, asko direla Xabierren egoera bera bizi duten presoak eta baita larriki gaixorik egonda kartzelan jarraitzen duten presoak.

Horregatik eskatzen diogu Espainiako Gobernuari lehen bai lehen presoak bere etxe ondoetara ekartzeko urratsak eman ditzan eta gaixo dauden presoak aske utz dezan.

Bestalde, animatzen dugu Aretxabaletako herritarrak deituta dauden mobilizazioetan parte hartu daitezen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak